Eguraldi-egutegia erabiltzea

Mota horretako egutegiak soilik irakurtzekoak dira.

Horrelako eguteko bat Evolution-en gehitzeko, jarraitu honako urratsak:

  1. Joan Fitxategia ▸ Berria ▸ Egutegia aukerara.

  2. Hautatu Eguraldia mota.

  3. Sartu erabili nahi duzun izena.

  4. Aukeran, aukeratu erabili nahi duzun kolorea.

  5. Aukeratu edukia lineaz kanpo ere ikusiko den ala ez.

  6. Aukeratu kokaleku bat, horretarako hautatu kontinentea, herrialdea eta hiria.

  7. Aukeratu Erabili konexio segurua modu seguruan konektatzeko.

  8. Aukeratu tenperaturaren unitatea.

  9. Egin klik Ados botoian.

Egutegia Evolution aplikazioaren egutegien zerrendari gehituko zaio.