Google egutegi bat erabiltzea

Horrelako eguteko bat Evolution-en gehitzeko, jarraitu honako urratsak:

  1. Joan Fitxategia ▸ Berria ▸ Egutegia aukerara.

  2. Hautatu Google mota.

  3. Sartu erabili nahi duzun izena.

  4. Aukeran, aukeratu erabili nahi duzun kolorea.

  5. Aukeratu edukia lineaz kanpo ere ikusiko den ala ez.

  6. Sartu zure Google erabiltzaile-izena.

  7. Google egutegi bat baino gehiago baduzu, definitu zein erabiliko den.

  8. Egin klik Ados botoian.

Egutegia Evolution aplikazioaren egutegien zerrendari gehituko zaio.